Ezagutu zain dauzkazuen gauza on guztiak Aukeratu edozein botoi eta ezagutu zure instalazio berriaren ezaugarriak
Fitness gela
Wellness eremua
Helduen jarduerak
Junior
Igeriketa eskola
Welcome
BPXport Zuhaizti Berrasmatu zure zaintza-modua, eta ausartu aldaketara!
#FITNESS GELA
BPXport Zuhaiztiko bazkide zaren aldetik, fitness areto berriko zonaldeetara sartzeko aukera izango duzu, moda-modako Technogym makineriaz hornituta. Jarraitu zure aurrerapenak denbora errealean, konektatu zure sare sozialetara edo gozatu nahi duzun multimedia-eduki guztiarekin goi-teknologiako entrenamendua egiten duzun bitartean. Gainera, gainbegiratze profesionala izango duzu, eta ahalik eta etekin handiena atera ahal izango diezu zure saioei, zure entrenamendua kirol-aholkularitzaren bidez pertsonalizatuz.
#WELLNESS EREMUA
Erlaxatu zaitez ohe beroetan edo gozatu sauna lehorra eta bainu turkiarraz, eguneko estresa askatzeko eta onura fisiko eta mentalez gozatzeko aukera emango dizu.
#HELDUEN JARDUERAK
Sistema berria, jarduera berriak egunero, erronka berriak!
Zure entrenamenduetan malgutasun osoa izan dezazun aldaketa Zuhaiztira iritsi da: ordutegi finkorik gabe eta jarduera guztiak mugarik gabe egiteko aukera izango duzu. Landu zure erresistentzia eta indarra, pedalei eragin, gaur egungo kantuak dantzatu, zure mailako running-a praktikatu, uz-azpiko teknika hobetu edota luzaketak egin eta erlaxatu gorputza gehien behar duzunean. Eguna eta ordua aukera ditzakezu.
Egunero aldatzera eta zeure burua desafiatzera ausartu, gure jarduera guztiak probatuz. Zer egin nahi duzu gaur?
Gainera, orain, beste jarduera gela bat izango da!
Junior jarduerak: haurren neurrira diseinatutako areto-jarduerak izango dira adin-tarte guztietara bideratuak: 3-5 urte, 6-9 urte eta 10-13 urte. Jardueren bitartez ondorengoa lortuko dute:
Motrizitatea estimulatzea
Taldean lan egiten ikastea
Dantzatuz ondo pasatzea
Jolasaren bidez trebetasun sozialak eta domeinu motorrak garatzea
Ludoteka: kirola egiten duzun bitartean zure haurrek gozatuko duten lekua. Egunero zure osasuna zaintzen jarraitzeko jolasen eta lagun berrien txoko hau zure baliabide onena izango da.
#IGERIKETA ESKOLA
Iritsi da Zuhaiztiko igeriketa eskola berria!
BPXportetik mailakako igeriketa-sistema berri bat aurkezten dizugu. Sistema horren ardatz nagusia haur bakoitzaren ikaskuntza- eta garapen-maila izango da eta ez adina. Horrela, zure seme-alabak bere mailari dagokion taldean ikasiko du, eta ikaskuntza-fase horretan beharrezkoak diren teknika eta ezagutzak eskuratuko ditu.
Aldaketak ere onerako direnez, azkenean, Zuhaiztira iristen da osasuna eta familia uztartzeko modurik onena. Zure kiroldegia espazio berriak kokatzeko eraldatzen da eta zerbitzu eta aukera gehiago eskaintzen dizkizu osasuna eta kirola bateratzeko.
Aldaketara ongi etorria zara eta guk bezainbeste gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ausartu zaitez eta gozatu abantaila guztiez denbora mugatuan!